1801 urtean sortu zelarik, biztanleen erroldaren helburuak hauek dira: Frantzian bizi den populazioa eta dauden bizitokiak determinatzea, ezaugarri nagusiak aintzat harturik: sexua, adina, jarduera, izaniko lanbideak, bikoteen ezaugarriak, lojamenduaren tamaina eta mota, garraiobideak, eguneroko leku-aldaketak. Jasotako informazioak eskualdeko kolektibitateeta Estatuko zerbitzuentzat ez ezik, enpresa, soziologo, urbanista eta antzekoentzat ere jakin beharrekoak dira.
Datu horiek lagungarriak dira, hainbeste gauza definitzeko, hala nola :
- estatu-mailan, martxan ezarri beharreko politika sozialak eta azpiegiturakoak
- herri mailan, hirigintza, garraio, etxebizitza, kultura eta kirol ekipamenduen politikak, eskola azpiegiturak eta haur zein pertsona adintsuenentzako harrera-egiturak martxan jartzeko.
Pertsona partikularren ikuspegitik, erroldak balio du enpresak, komertzioak edo zerbitzuak ezartzeko proiektuak egitean, datu horiek aintzat hartzeko.
2013eko urtarrilaren 1ean Donibane Garazik 1696 biztanle zituen. Jendea erroldatzeko beste kanpaina bat egin da 2010eko urtarril-otsailean