Garazi-Baigorri eskualdeko Herri Komunitatea

2003ko urtarrilaren 1ean sortua, Garazi-Baigorri eskualdeko Herri Komunitatea osatzen dute Donibane Garazi aldeko hemeretzi herriek eta Baigorri aldeko hamaikek.

  • Donibane Garaziko eskualdea : Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Ainhize-Monjolose, Aintzila, Arnegi, Behorlegi, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Donibane Garazi, Duzunaritze-Sarasketa, Eiheralarre, Ezterenzubi, Gamarte, Izpura, Jatsu, Lakarra, Lekunberri, Mendibe, Suhuskune, Uharte Garazi, Zaro.
  • Baigorri – Orzaize eskualdea : Aldude, Anhauze, Azkarate, Baigorri, Banka, Irulegi, Lasa, Urepele, Arrosa, Bidarrai, Orzaize.

>> Site internet : www.garazibaigorri.com

Lurralde-kolektibitate horren helburua herri hauek ekartzea da, garapenerako eta espazioaren aprobetxamendurako proiektu komun bat lantzeko. Komunitateko eskuduntzak era guztietakoak dira eta herritarren eguneroko bizitza hobetzeko balio dute.

Garapen ekonomikoari dagokionez, komunitatearen ardurakoak dira, batez ere, jarduera-zonak sortu eta kudeatzea, enpresak laguntzea, turismoa sustatzea…

Gizarte mailan, populazioari zerbitzuak ematen dizkie, bere eginkizunak hauek izaki:

  • haur, gazte, adintsu eta elbarrituentzat zerbitzuak eta ekipamendua ezartzea
  • eskualdeko zerbitzu publikoak mantendu eta garatzeko jarduerak martxan jartzea
  • errentako alogera soziala garatzea.

Ingurunearen babesari dagokiola, komunitateak etxeko zaborren bildu eta prozesatzeaz, ur-bideen eta saneamendu ez-kolektiboaren mantenuaz arduratzea.

Informazioa :

maison-lutxibordaGarazi – Baigorri Eskualdeko Komunitatea
Alhasta etxea
64220 Izpura
Tf : 05 59 37 32 03 / Fax : 05 59 37 33 01
Posta :